Antimilitarismoa Azkoitian [aurtengo andramaixtako txupinazoa dela eta]

ANTIMILITARISMOA AZKOITIAN: EGIAZKO MAPAREN ZIRRIBORROA.

Herri mugimenduak izaki bizidunak bezalakoak dira. Sortu, hazi, ugaldu eta hil egiten dira. Ondoren lurpean pake-pakean utzi ezkero, hilotza beste mugimendu berri  batzuentzat ongarri bihurtuko da. Kontrakoa ere gerta daiteke: norbaitek haratustela                      lurpetik ateratzea eta alderdi edo erakunde sarraskijaleen bazka bihurtzea; nere ustez, antimilitarista taldearen hilotzarekin aurtengo Andramaixetan gertatu dena.

Aurrera jarraitu baino lehen bi ohar gaizki-ulertuak sahieste aldera:

1.- Hemen aipatzen diren gertaerak epe historiko zehatz batetan kokatzen dira: 1980tik hasita, orduan hasi ginelako talde antimilitaristan lanean, 1985raino. Urte hartan, tailaren boikotaren ondorioz besteak beste, Udalak Gaztetxea botatzea erabaki zuen.

2.- Azkoitiko egungo Udal gobernuaren arduradunei, ohiturari men eginez, “ezker abertzalea” deritzot, eta berau garai bateko Herri Batasunaren oinorde politikotzat hartzen dut, beraien zuzendaritzan azken hamarkadetako etenik gabeko hariak kontrakoa pentsatzeko aukera gutxi uzten digulako.

Gure azalpenera bueltatuz, uztaileko Maxixatzenekin haragi ustelaren kiratsa bezalako zerbait zabaltzen hasi zen. Bertan mugimendu antimilitaristaren partaide izandako batek “nola garatu zen mugimendu antimilitarista Azkoitian?” galdetuta, mugimenduaren lehenengo bost urteetan egindakoak ixiltzen ditu. Horren ordez nahiago du bere burua noiz hasi zen garatzen antimilitarista bezala azaldu, garrantzi guztia ekimen soil bati emanez. Gainera ekintza horren data ematerakoan nahastu egiten da. Tailaren boikota ez zen 1984an izan, 1985eko martxoan baizik.

Jakina, data horren aurretik ere inguru hauetako indar politiko bakoitzak ondo finkatuta zituen soldaduskaren eta ejertzitoaren inguruko jarrerak. Erradikalenak “lau herrialdeak Kapitaintza Jeneral bakarrean”  edota “soldaduen kontseiluak” bezalakoak. Bestalde, Azkoitian eta beste leku bakan batzuetan, alderdi politikoetatik kanpo mugitzen ginen hainbat lagun aspalditik gaia kaleratzen ari ginen.

Gure taldea 1979-80ko ikasturtean sortu genuen Azpeitiko Institutuan genbiltzala. Orduan atera eta partitu genuen gure lehenengo pegatina: lorea kasko barruan “Pakea nahi baduzu gerrarik ez prestatu. Ejertzitorik ez!” esaldiarekin. Goian aipatu ditugun leloekin bazegoen aldea. Mugimendu errealak laster zegokien lekuan utziko zituen azkeneko horiek, historiaren zabortegian.

Bide horretan urratsak ematen ari ginen urolaldeko antimilitarista taldea izenarekin, hasieran Azpeitian biltzen ginelako. Taldea hazten joan zen: informazioa bilduz, beste herrietako jendearekin eta aurretik mobidatan ibilitakoekin egonez eta eztabaidatuz… Kaleko estreineko mobilizazioak gauzatzera heldu ginen 1982rako; enkartelada-poteo bat Azpeitian, Xoxoteko eguna eta Indar Armatuena batera zirela baliatuz Izarraitzen topaketa…Hango aldapak baino oztopo handiagoak ere suertatu ziren: Ezker Abertzalea ez zegoen prest beraien gidaritza izango ez zuen mugimendu bat ametitzeko. Orduko Jarraikoekin egiten genuen talka behin eta berriz, beraien ikuspuntuak inposatzen tematzen zirelako eta eztabaida publiko bat ere izan genuen Enparan dorretxean 1983ko otsailean. Ez alperrik. Abenduan Jarraiko bigarren kongresuan onartutakoak garbi uzten zuen errealitatetik kanpo segitzen zutela: ”Printzipio antimilitaristetan oinarritutako jarrera guztiak baztertzea, okupazio ejertzitoari modu eraginkorrean aurre egiteko beharra dela eta”. ”Soldaduska honi ez!”, “Euskal Ejertzito herrikoi baten alde”, “Benetako Euskal Gobernu batek zuzendua izango den soldaduska Euskadin egin ahal izango dugu” esaten zituztenekin elkar ulertzerik ez genuen. Eta horrela iraun zuten urte luzez “intsumisioaren olatua” atzeraezina bihurtu zen arte eta bategitea beste erremediorik izan ez zuten arte.

Horrelakoa zen giroa gutxi gorabehera sasoi haietan. Hori azaldu ordez kontakizun pseudo-idiliko batekin garaian zeuden ikuspegi kontrajarriak estaltzea alderdi zehatz baten mesedetan, ezker abertzalearen mesedetan, historiaren faltsifikazio interesatu batentzako lan zikina egitea da. Putreak elikatzeko hilobiak profanatzea bezalakoa. Kontakizuna egiteak seriotasun minimo bat eskatzen du. Garai haiek bizitako batzuk oraindik hemen gara, eta, zeharo lerdotuta ez gaudenez, alderdi eta indar politiko bakoitzak esandakoak eta egindakoak gogoratzen ditugu. Zenbaitzuk gertaera historikoekin zer ikusirik ez duen oportunismo partidistaren menpeko morokila egiten saiatzen direnean Lissagarayren hitzak gogoratuko dizkiegu: “Herriarentzat kondaira iraultzaile faltsuak asmatzen dituen hura, istorio liluragarriekin dibertiarazten duen hura, itsasgizonentzat gezurrezko mapak marrazten dituen geografoa bezain kriminala da”.

Orain arte esandakoarekin 1985ko tailaren boikota ez zela berezko sortzapenetik edo argialdi zerutiar batetik etorri garbi geldituko zela pentsatzen dut. Gezurrezko mapa hori osatzeko beharrezkoa zen, baita, Gazteen Asanbladaren eta Gaztetxearen inguruko ezer ez azaltzea, borroka antimilitaristan jokatu zuten paperari buruz hitz bat bera ere ez aipatzea. Eta era berean Gazteen Asanbladaren ondarea ziren hainbat argazki sarean eskuragarri daudela aprobetxatzen dira festatako programa apaintzeko! Hori egin duenak bi gauza nahastu ditu. Argazkiak eskura izatea eta argazkiak erabiltzeko zilegitasuna berak izatea. Eta nik behintzat ez diot aitortzen zilegitasun hori ez Udalari, ez ezker abertzaleari. Zergatik? Berriro ere urte haietara bueltatu behar dugu hori azaltzeko.

Azkoitiko mugimendu antimilitaristaren garapenean 1983ko urtarrilaren 29a egun seinalatua izan zen. Antimilitarista taldekoak izan ginen egun hartako gazte asanbladaren deialdia egin genuenak. Ordurako gure herrian biltzeko eta ekimenak prestatzeko espazio baten gabezia ez zela bakarrik gure taldearen arazoa jabeturik geunden. Hortan behintzat bete-betean asmatu genuen. Handik aurrera bi borrokak asko indartu ziren, bai soldadutzaren aurkakoa bai Gaztetxearena. Asanbladaren bidea autoorganizazioarena izan zen, gazteen beharrak “ezein talde politiko eta erakunderen menpe” ez jartzearen bidea. Gaztetxeak “faltan genituen egintzetako eta baita elkar ikusi eta elkarrekin topo egin ahal izateko leku aproposa” izan behar zuen eta okupazioa jotzen genuen lokala lortzeko tresnatzat. 1984ko otsailetik 1985ko abuzturaino iraun zuen Gaztetxe okupatuan hitzak praktikara eramateko modua izan genuen. Testuinguru horretan burutu zen 1985eko martxoaren 10eko tailaren boikota: ostirala 8an Floreagako zinema aretoan filma bota genuen, larunbatean kontzertua Gaztetxean eta igandean tailarena. Autoorganizazioa hori zen.

Horretxek ekarri zuen Udalaren erantzuna. Gaztetxea botatzearen erabakia tailaren boikotaren ondorio zuzena izan zen EAJk garbi zuelako Gaztetxearen eta soldadutzaren aurkako ekintzaren arteko lotura, gaur batzuk akordatzen ez badira ere. Ez dira akordatzen ezta Udalaren erabakiari aurre egiteko Udaletxean sartu ginela eta gose greban hasi ginela, handik ordu gutxira udaltzainen gas negar-eragileen oldarraldiarekin eta goardia zibilaren parte hartzearekin bukatu zena. Edo akaso akordatzen dira eta ez dute aipatzen. Ze, guzti horren ondoren, beste indar batzuen elkartasuna jasotzen ari ginela, Azkoitiko HBk agiri bat kaleratu zuen esanez “sistemari laguntzen dion jendea, drogekin trafikatzen dutenak…(eta abar, guztiok ulertzen gara)” zeudela gure artean.

1985eko maiatzean zen hori eta urte mordoxka pasatu da. Desberdintasun politikoak zurrumurruen atzean tapatzea ez zela bidezkoa izan publikoki onartzeko behar dena baino urte gehiago, seguru. Hori egiten ez duten bitartean, agiri haren sinatzaileen ondorengoen ahotik esker hitzak ez ditut ezertarako behar. Eta ez ditut onartzen.

 

Luis Olano Etxabe

 

 

 

 

 

17 Responses to “Antimilitarismoa Azkoitian [aurtengo andramaixtako txupinazoa dela eta]”

  1. ogrue Says:

    Also sprach Ogrus:
    ba al dao egi patetikoik? etzakiat, baño LOEn artikulu hortan esateienak egiyek dituk, bai, baño aldi berin, patetikue dek.
    LOEk esateuna egiye dek, nik e pentsatze nian Kontrako Eztarrixe irratixek zuzenin ein bertzun emanaldiyen hori attatzie, nola ordun ezker abertzalie intsumisiyuen kontra zauen eta abar. Bueno, eta abar ez, eta punto.
    Justizi iraultzallie beti pentsau izen diat justizi normala baño gogorrague dala, ta justizi feministie re hortxe-hortxe.
    Ba memori iraultzalle hau re ikeragarri gogorra dek. Etzeok hola jarduteik oin dala 30 urteko atzeratu mental batzuk ein zebena oingo ezker abertzaleko jendiei arpegire botaiez. Attatzie ondo zeok, baño holako inportantziye ematie ez. Justizi normalien delituek preskribiu iteiabe, baño LOEn justizi historikuntzat etziok preskripziyoik ta ez eze. Daona dek bizi osue kaka beai bueltak ematen pasatzie.
    Eta patetikue dala esateiat batizbat oiñ benetan inportantiek dien gauzetatik desbiderau eite gaitulako. Azkoitixen oiñ daona dek beste intsumisiyo bat, intsumisiyo faltsu bat, DiarioV-tik dirijiuteko intsumisiyo faltsu bat (zaborran bilketa sistemiei buruz ai nauk), ta nere ustez hori atakau ber dik, hori dek momentu hontan benetan atakau berrekue. Orduko benetako intsumisiyue ta oingo (txupinazuen garaiko) intsumisiyo faltsu ta goitik agindutekue, bi hoyek parez pare jartzie huan ordun tokatze zana, nere ustez. Eskandalue benetan hori dek, ta LOEn tipoko jardunek oingo benetako eskandalue tapau ta desbiderau besteik eztik eiten.
    Jende askoi gelditze zikok bere “espiritu” politikue garai jakin batin katiaute. Jeneralien halaxe komeni zakolako bere ego-haiziei. Ni re oso gustoa sentiu izen nauk ezker abertzaliei potruek ikutzen, ta mundu guztiyei erakusten ze guaye naizen. Ba ezker abertzale historiko hori oso gauze kutrie izen dek aspekto iye danetan, ta hoyen gañetik sentitzie… ba oso errexa dek, errexegiye dek!
    Behiñ bretoi batuk etorri hituan Euskaltzaindire hamengo ixtori batzun berri jakitea. Koldo Mitxelenak porkulo hartzea bialdu ziztean, ta neuri esantzikan bretoiek naziyekin kolaborau zebela ta “oingo” bretoiek hori onartu ta aitortu… ta abar ein bertzebela. Ni ez nitxoan konforme, baño ez nitxoan eze esan “maixuei”, ordureko oso pipertue zeuelako. Nik ez nian uste lehenguen pekatuek pagau ber zitubenik oinguek. Harek bai.
    Oingo Luixen artikuluek orduko Koldon jarrerie akordazo ziek.
    Pa bana.

  2. lieutenant Says:

    mmhhh…

    Énparte arrazoie daukek (beti bezala) ta énparte ez (betibezala baitte, baiñe arrazoik ez eukitzie iuel hiretzako píropo bat dek, asike etzakiapa…)

    Kontu dek: zeiñ hituan bretoe hoiek? Erran nahi baita: iñoi etzikok kulpaik botaber bean antepasaueatik (ze kulpa zaukeau azpeiotiarrok kojo pute horrek mundun zehar intzitun mobidataz?)… harro eztaon bitartien behintzet. Kasuz-kasu ikusiberkoek hori; batematek esatemaik espainola dala ta harro daola bere naziyun historiyez ba esangoiok, zeesatek motell, natula al haiz?

    Kontu dek “oingo” “ezker” abertxaliek (zemat kako?…) haien oiñordeko kontxideratze al diaben beaixen burue, ta erantzune nik etzakiat baiñe batzuk behintzet bai, beste batzuk berrixek o emateiabe…

    Halare ondo errandakuk barkau: justizi redentore tradixionala nahixo neuk e…
    ..,.ta gaixki errandakuk kontutan hartu!

    Nere iritziye apalien (gordeta)

    Esan zuen Sokrateakek.

    PS: lasai Iñaki, hiri bertze busto bat ingoiau Louisenan onduen, Ego-haizik jotzeun aldetik hain xuxen 😉

  3. ogrue Says:

    EGUERDIKUEN LUZAGARRIYE

    LOEn jardunien bazeok pasarte bat Audientzi Nazionaleko juezan estilun montautekue; hauxe dek: “Azkoitiko egungo Udal gobernuaren arduradunei, ohiturari men eginez, “ezker abertzalea” deritzot, eta berau garai bateko Herri Batasunaren oinorde politikotzat hartzen dut, beraien zuzendaritzan azken hamarkadetako etenik gabeko hariak kontrakoa pentsatzeko aukera gutxi uzten digulako.” Jode! eztiezute esango eztanik superjuez jende horren arrazoitzeko estilo igual-iguala, ez? “dana dek X” eo “dana dek Xen jarraipena” eta hola.
    Hamengo berri pixket dakiyen eozeiñ konturatzek ordie, koska latza daola garai bateko Korderito/Oñederra ta atzeatu hayek eta oingo (udaletxeko) Urratei eo Gantzan artien, adibidez. Eozeiñ, juez kondenatzallien papela hartze eztun eozeiñ, esan nahi nikik. (bo, Gantza etziok oiñ, baño txupinazo egunin bai, ala?) Oiñ jendiei beitu berrin, “beraien zuzendaritzari” beitu bertzoau? Bo, bo!
    Eo bestela hamen danok gaituk pekatayek, asuntue plano pertsonalea ekarri ezkeo. Hamen danok gaituk akatsdunek, danon biografiyen billau letxekek akats kondenatzallen bat, ze esanik ez genealogiyen. Bat igual gaxtetan pijito apolitiko bat izen dek, o estudiante txintxo bat, beste bat igual soldautzea jungo huan, eo etzian hitzik ingo euskeraz etzakiat-noiz-arte… eo nik zer zekiatpa? Noaño luzatzea esijentzi moralan atzaparra?
    Batemat pentsatzen ai baa, ni ezker abertzale izeneko sekta politiko horrekin kontenporizatzen ai naizela, hamentxe deklaraukoizutet ze pentsatzetan:
    Estauek e.t.a.-i deseitie eskatze ziok, nei sudau ite zik ze eiteben; nik ezker abertzaliei eskatze zoat deseitie: nehikue urtu eo udardotu dek, baño beste pauso bat eiteko eskatze zoabet: deseitie behin betiko ta pakie emateko (beste sekta politiko danai eskatzeyobetan bezelaxe, klaro). Bere hixtoriyen eztik iye eze natulik eiñ (azken aldiko “herri harresiak” kendute, nere iritziyen). Jendie sartu dayela herri eo eskualde mallako mobida irikiyetan, baño banaka. Hori dek benetan pentsatzeetena. Punto. Geyo luzau be kostunbrismo politikuen. Punto.
    Hixtoriye ondo idaztie eta abar: holako inportantie al da zer gelditzean idatzite? bo, jozaun inportantie dala, baño laugarren B kategoriko inportantziye eukiko likik, nere ustez, oiñ BIZI deunakiñ konparaute. Ez nikik konparauko gorputzek hillobiyetatik atea ta putriei ematiekiñ… eo bai, igual bai: pentsatzen jarrite, nei etzitekan asko inportako, hiltze naizenin, egunematin hiltzemanaiz, lurre usteldu berrin, nere hondakiñek putre kuadrilla jator baten bazkaye bihurtzie. Horrek esan nahiko likik arnasie gastau ta geo re, zeozertako baliyo izen detela. Tibet-eko usariyue emen dek hori, eo emen huan behintzet.
    Holaxe ba, matteak.

  4. ogrue Says:

    Asuntue dek ni potrotaño naola lehengo kontuekin beti bueltaka ibiltziekin. Martxa hontan 80 urte harrapaukotxiau eta hor jardungoiau “hoxek oin dala 60 urte…” ta tipo horta, gure bizi “politikuei” sentidue horretxek emango baliyo bezela. Alde hortatik ziek “patetikuen” kontu hori, nere estilo takarrin esanda. Klaro, hori hitz potolukiñ esan ezkeo, “Egiazko Mapa”, “Egiazko Historia” eta hola, ba oso ondo emateik, baño, ze naek esatie?, nik eztiat uste egiye mapatan ta historiyen billau leikenik.
    Eta eztiat esan nahi eztanik esan ber gauzie nola izentzan; esan berra zeok ta neuk ere esateiat: “bueno, oso ondo, baño zuen arbaso (kasu hontan, primate) politikuek hau-ta-hau intziaben”. Punto. Eta gañea harritzekue al da hori itie? Sekta politiko potente bat dituk eo hituan. Ze espero dek hortik? NIk eze asko ez. Ordun pare bat miñutu eo pasartetxo bat nehikue ta geyegi iruitze ziztek asuntue errematatzeko, ta hik emateyokan solemnidade hori, nere ustez, sobran zeok. Geyenbat, arretie gaurko asuntutatik kendu ta betiko pelikula super-entretenigarriyei beire jartze gaitulako; pelikulien izena: “Ezker abertzalie ta gu (617. kapitulue)” // Bazakiat troskuek ta txinuek insumisiyuen alde zeudela, ta Pasaiko ixtoriyen e natul jokau zebela… baño hauek sekta txikiyek hituan, ta “guai danan alde” bezela zeudean, ez?//

    segi gozo

  5. joxe Says:

    Nik Luixen komunikauen eskertze detena dek gauzek halako garbi eta zuzen agertzie. Iñaki ez diat uste “Egi Patetuek” dienik hik diyokan moduen.

    Eta esate dekanin ” LOEn tipoko jardunek oingo benetako eskandalue tapau ta desbiderau besteik eztik eiten” ez diat ulertzen, zaborran asuntue dek inportantie oiñ eta komunikau horrek asuntue desbiderau eta tapau eitteik???

    Ya ke zaborran kontue halako modan daon esan nahi nikek Oñeder Zabortegixen kontuekin hor ibili giñela urte mordo baten latie ematen, ordun e ze ein zian Ezker Abertzaleik??? ba betikue, beak kontrolau ezin dun mobida baten parte ez hartu. Asunto hau re preskribiute emango al diau??? Ni ez nauk gustoa sentitzen Ezker Abertzaliei potruk ikutzen.

    Ta bai, “ego-haiziek” burue berotze dunin kontu ibili berdik.

    Halaxe ba,

  6. pello atia Says:

    Borroka antimilitaristaren istorio laburra, zabortegiak, ezker abertzaleko belaunaldi aldaketaren ondorengo jende guaiye eta abarri buruzko iritzi artikulu batzuk irakurri ondorengo erantzun azkar eta laburra izan nahi du iritzi honek eta beste baterako utziko det hotz hotzean puntuz puntu erantzuteko aukera.
    Momentuak burutapen asko etorri zaizkit burura. Bapatean ari naiz idazten eta nahastu ditzaket hainbat ihardun baino ideia jasa estiloko bat hor doa.

    -“egi verdaderue” lehenengo, gero “egi patetikue” eransteko, Luisen artikuluko ondorengo bi erantzun Ogrusek emandakuek. Eskorbutok bere kantan “la verdad es aburrida, puta frustracion”, egiyek kaka nahastu baino gehiyo argitu egiten dik askotan, gauzak bere lekuan jartzeko balio izaten dik sasi-iritzi batzuen aurrean….etabar. .
    -Txupinazoa Azkoitiko antilimitarista taldeko partaide batzuk bota ondoren, azpeitin lagun batzuei esan nien bezala, nik ez nuela inondik inora ikusten , bat, konforme azaldu huan eta beste batek esantziakan beste edozein talderi ematea baino hobeto ikusten zuela hauek izatea .
    Hasteko, festetako txupinazoa zirko ostia bat iruditzen zaidak, eztzekiat zein pregonero artistak bota behar duela itxefaru eta etzekiat zer ostia.Urteeako lanen errekonozimendu bezala omen dela ere entzun izan diat. Nik behintzat ez diat inongo instituzioen onarpenik nahi eta gutxiyo urteetan ostiyenak jotzen ibili dienien. ah, baino hauek kontu zaharrak omen dituk. Kontu zaharrak?, gaur egunien gero eta polizi munizipal gehiyo daonien, herri askotan pipekin, zipaiyuk ze esanik ez, eta eroskiko seguratak, … eta gastu militarretan oraindik ere presupuestoak gero eta gehiyo gastatzen dituzten bitartien,. Hori bai parasito hauek denak HERRIKOIyek badira bada seguruenik aurrera, ezta? Eta jardungo diagu geure artien laguntza sozial miserableak jasotzen dituztenak kritikatzen.

    -Etzeok inongo sotana jantzi beharrik Oinordekoak direla ziurtatzeko, eta seguru asko ezker abertzalearen ibilbide politikoarekin harro gainera. Honek izurratze natxik, ez detela autokritika askorik ikusi inguru horretan. Eta antzeko gauzak errepikatzen dituztela momentu eta leku ezberdinetan.

    -Beno ez diat gehiegi luzatu nahi eta zaborraren kasuan, Azkoitiko Oñederrekoa aipatzen den bezala, Azpeitiko Lapatxekoa ere ez dek motz gelditzen, alderdi horretako partaideek hasieran alde azaldu baihituan.

    -Nik uste diat askotan kontu zaharrak iruditzen zaizkula baino igual gauza beste bat dek, gaur egunien ere kalean mugitzen hasiko bagina kasu askotan talka egingo genukeela. Adibidez , euskal presoak euskal herrira leloarekin, ala espetxeak apurtu leloarekin , edota etxe okupazioak ala babes ofizialeko etxeak, eta batipat agintaririk eta jerarkiarik gabeko gizarte baten alde egingo bagenu. Beraz, ezker abertzalearen proiektua iruditzen zaidak badagoela kuestionatzea nahiz eta jende natual asko egon gauza batzuetan konforme egongo ginakeenak.

    beste batien lasaiyo eta hotzago idaztea espero. osasuna eta askatasuna.ondo izan.

  7. joan Says:

    Hau da artikulue! Egixe berdaderue. Behingoz!!!
    Joan

  8. horte Says:

    Eskerrak I.S.A. agertu zakun “oiñ benetan inportantiek dien gauzek” zein diren esateko eta bide zuzena erakusteko. Hemendik Aurrera “zaborren bilketa sistemari” buruz idatziko diat bakarrik. Bloke zuzendariaren aginduetara beti.

  9. Ogrue Says:

    (oingo hau, erdi-batuen, pixket aldatzeatik)
    Ni kritikatzen ari naizen mentalidade juzgatzaile honek bihotz, buru eta larru gogorragoa dauka, zerbait esateagatik, PPko askok baino, eta gogortasun horretan AVTen paretsuan dabil.
    Errenteriko PPko zinegotzi bati galdetu zioten ea oraingo Bildukoak ez al diren lehengo HBko haien ondorengoak, berari pare bat lagun hil zizkioten haien lagun eta defendatzaile haien ondorengoak, eta hark ezetz, ezin duela oraingo udaletxeko jende honengan lehengo HBko haien jarraipenik ikusi, beste jende bat direla, beste sentiera batekoak, etab. PPko gogorrak, gehienak, Errenteriko zinegotzi horren kontra daude, jakina, eta ze esanik ez, Terrorismoaren biktimen elkarte gogorrenak, eta hola.
    Hemengo anarkista edo filoautonomo hauen justizia historikoa ere holakoxea da, latza buruz, bihotzez eta larruz.
    Garai bateko apaizek, bekatuak aitortu eta damutu ezkero, barkatu egiten zuten. Historiaren apaiz hauek iritsiko al lirateke horrenbesteraino?
    Orduan zer? Ba, bueno, holako zerbait, nere ustez: galdetu behar zaie ea orain dela 30 urteko HBko haien ondorengotzat al daukaten beren burua; batzuek baietz esango dute eta beste batzuek ezetz. Baietz diotenei gogoratu behar zaie zer jarrera izan zuten haiek intsumisioarekin. Hortik aurrerakoa… mentalidade juzgatzaile gehiegizkoa da nere gusturako.

  10. maolo Says:

    Nere ustez asuntoa ez dago ea oraingo bildukoak lehengo hb-koak al diren ala ze (bistakoa da ezker abertzale post-borroka armatua ez dela lehengo bera, baina lehen ere ez ziren denak “berari pare bat lagun hil zizkioten haien lagun eta defendatzaile” izango), baizik eta nunbaiten baldin ba dago, alde batetik ze modutara egiten den (bukatutako) mugimendu bat era festibo-testimonial batean erreskatatu auskalo ze lortzeko (errentabilitate politiko-elektorala? hori ere ez dut hain garbi ikusten) eta mugimendu horrek bere baitan zituen eta dituen kontraesanak eta ezinikusiak bestetik. egien kontu horrek ez nau konbentzitzen inungo aldetatik, horrelako omenaldiek ere ez nauten bezelaxe

  11. Julen Garate Says:

    Ezker aberatzalea aipatzen da behin eta berriro. Informazio gehigarri moduan adierazi Azkoitia Baik proposatu zuela intsumisoek txupinazoa botatzea.

    Ez hori bakarrik, aurten 25 urte betetzen direla eta intsumisioa/antimilitarismoari buruzko hitzaldi/mahai inguru, erakusketa edo antzeko ekintzak egiteko eskatu genuen.

  12. Joxerra Says:

    Barkau, Julen. Zeren 25. urteurrena?

  13. Erreka Says:

    “Gaur egunien ere kalean mugitzen hasiko bagina kasu askotan talka egingo genukeela.” Graziye ein dit esaldi honek. Mugitzen hasiko bagina… Ta, zeren zai hao? Oain hi ez moitzien kulpie´re Bilduk eukikoik, ezta? Earrak gatxarek. Klaro, beti dek errexo ordenadore parien jarri eta sententziyek firmatzie, alo Pako Aristi. Kolpeik jo ez, baino hori ta hori ta hori mierda bat dituk. Punto. Halare, kontu hontan gehiena kezkatze nauna batzun obsesiyue dek. Batzun etsai haundiyena dek bildu… Ez banku, ez enpresaiyo putakume, ez korrupto zikin ta ez inor. “Bildu da nire etsaia” ta hor jute zitek nere mingaineko energi politiko gehiena.

    Tira, enauk ni hasiko inoi aurpegiye ateatzen, miseriyek han ta hemen, danien ertengoiabe ziurrenik… Ziurrena, Gaztetxiatik hitz eiten hasi ezkeo´re ertengoziaben, autonomuatik hitz eiten hasi ezkeo´re bai, ta jarrai, aht asanblada (hemen´e MIERDA asko ertengozian, ez prezixamente Bilduk kontrolautekue) etabar. Bai, inor eztek garbi eongo, ados. Ta enitxiok kontra gauze batzuk nola izen tzien iritziyek ematiekin, tipo honek ein bezela. Baino hi, neurri pixkat hartu, ezta? Hemengo zenbait iritzitako haundiuste, harrokei ta lezioemiliek urruti xamar allau dituk.

  14. Ogrue, alias I.S.A. Says:

    Sekta politiko guztiek daukate jarrera karka eta kontrolatzaile bat. Orduan “guri” gertatu izan zaiguna da, guk ondoan edo parean Ezker Abertzalea izeneko sekta hori izan dugula. Gure moduko jendea, sekta politiko batean sartzekotan, non sartzen zen? Ba troskoak eta txinoak eta horiek desagertu zirenetik, Ezker Abertzalean edo inon ez (bueno, bakarren batzuk CNTn). Laster parean Podemoak ere izango ditugu, eta ikusiko dugu zer gertatzen den horiekin. (Oharra: garai bateko mugimendu autonomo edo asanblearioa ez dut jotzen sektatzat, oso gauza irekia eta definitu gabea zelako, hasieran behintzat; gero, komando autonomoak agertu eta finkatzearekin, baietz esango nuke, haiek ere sekta politiko-armatua bihurtu zirela.)
    Orduan batzuek ingurura begiratu eta Ezker Abertzalea besterik ez dute ikusten. Eta alde batera normala da! Zein dira karkak, kontrolatzaileak, jerarkikoak eta askatasunaren kontrakoak? Haiexek.
    Ez baitugu inguruan, gure modukoen artean, PNVkorik eduki, edo PPSOEkorik, edo guardozobilik, edo BBVAko exekutiborik, edo obisporik, edo Israelen aldekorik, edo USAko konplejo militar-industrialaren mireslerik. Eta etsaia, benetako etsaia, behar bezalako perspektibarekin begiratu ezkero, horiexek dira, jakina.

  15. Julen Garate Says:

    Kaixo Joserra:

    Intsumisioaren 25. urteurrena. Badakit mugimendua askoz lehenagotik hasi zela, baina ez dakit zergatik aurten hainbat herrietan 25. urteurrenaren arira hainbat ekitaldi antolatzen ari dira.

    Niretzat zenbat urte berdin da, kontua da gaur egungo gazte gehienak ez dakitela ezer intsumisioari buruz. Urteurrenarena aitzakia bat izan leike memoria pixket egin eta gaur egun antimilitarismoa zertan den jakiteko

  16. Joxerra Says:

    Eskerrik asko, Julen, ez nekian-eta zeren 25.urteurrenaz ari zineten. Ni txarra nauk oso urte kontun, baine pentsatzen diat lenengo “intsumisuk” (izen hori erabili zeben lehenenguk) 1989xen ein zixobela uko soldautzea jutiei. eta hori izengo dala kontue.
    Hori baine lehenuo, ordie,1988xen, nolabaiteko “amnistixe” eman zigun Estatu espainiarrak mileka laguni, arrazoi politikuatik “objezixo kolektibue” ein genunoi, soldautzea jutiei eta ordezko zerbitzu soziala esaten zitxobenai ezetz esan genixonoi. Teknikoki, ordezko zerbitzuaren erreserbara pasau gintuben, 1988xen edo.
    Dana dala,hainbat herriten 25. urteurren hori zer dala ta ari dien ospatzen errex entenditzekue dala iruitzen zat. Izen ere, horren aurreko kontuk nola izen zin zabaltzeko gogo gutxi eukiko debe partidu politiko gehixenak, guztixek ez esatearren.
    Alde hortatik, eskertzekue da Hortek eskribiu duna, gure herrixen gauzek nola izen zin zuzen, egoki eta garbi esaten asmau dulako, nere ustetan, eta ona dalako aurrekuk nola ibili zin jakitie, ondorenguk hanka-sartze berberak ez eiteko.

    Eta oin Ogro, banitxik “Ni pekatari” bat eta hiru “Aitagure” errezatzera.

    Ondo bizi

  17. Ogrue a.k.a. Xegu Says:

    Asunto honen gañin esplikaixo gehixo, KontrakoEztarrixen:
    http://bitakora.arrosasarea.org/wp-content/uploads/103/2014/09/Hankak-lurrin-Bapatekue-Ogrukin-140917.mp3