Skip to content

Categories:

Euskal armagintza bultzada berri baten atarian

Teknologia berriek industria-egituran nahiz gizartean duten eragina bultzatu nahian” Euskadiko, Espainiako eta Europar Batasuneko erakundeetatik I+B+G proiektuak finantzatu eta egitasmo berriak ahalbidetzen ari dira. “Euskadiko erronka teknologiko eta industrialak aurrera eramateko nahiz euskal industriaren eraldaketa bultzatuko dituen proiektuak gauzatzeko, instituzio publiko guztiek norabide berean lan egitea” lortu nahi omen dute. Eusko Jaurlaritza, SPRI, Foru Aldundiek, teknologia-zentro eta ikerketa- zentroek, unibertsitate nahiz lanbide heziketako ikastetxeek… guztiek ere Aernnova, ITP Aero, Sener Indra eta beste hainbat enpresa aeronautiko armagileen irabazi ekonomikoen aginduetara. Jokoan dagoena, besteak beste, Europako historiako industria proiektu handiena: Etorkizuneko Gerra Hegazkin Berria-Datorren Belaunaldiko Arma Sistema, edota FCAS-NGWS ingelesezko siglatan.

Frantziak, Alemaniak eta Estatu espainolak bultzatutako proiektu erraldoi horretan armagintzako euskal enpresek begiak jarrita dituzte jakinik negozio itzela dutela, nahiz eta drone eta hegazkin horiek etorkizuneko gerretan erabiliko diren munduan zehar. Ez dugu oso atzera egin behar “bonba adimenduak” eskolara zihoazen ehundaka ume yemendar nola hil zituzten gogoratzeko. Noski, gaur egungo ekoizpen ereduari horrek berdin dio, zeren hemen gauza bakar batek du benetako garrantzia eta lehentasun osoa: kapitalak ahalik eta irabazi edo etekin handiena lortzea; ekoitzitakoa zer den zehazki eta zertarako erabiliko den ez da gure ardura.

Euskal Autonomia Elkarteko barne produktu gordinaren %20 ingurukoa da industriaren ekarpena. Aeronautika eta espazioaren sektoreak BPRren %6 ́1 sortzen du, hau da, industria osoaren hirutik bat kasik, baina era berean industria lanpostuen %2 soilik suposatzen du. Horrek esan nahi du kapital konstante tasa oso altua duela (makineria eta teknologia aurreratuak eta abar) eta, aldiz, kapital aldakor oso gutxi, lan-indar oso gutxi, erabiltzen duela.

Arazoa, kapitalarentzat, holako sektore “heldu” batean zera da: lan- indarrak gero eta presentzia txikiagoa izanda gainbalio-tasak, enpresarien irabaziak beheranzko joera hartzen du, lan-indarrak soilik sortzen duelako gainbalio edo plusbalia; makinaria eta abarrek bere balioa pasatzen diote produktuari baino ez dute balio berririk sortzen. Egoera horri aurre egiteko ahaleginak izan litezke, alde batetik, lan-indarraren esplotazio-tasa handitzea, historian zehar teknologi berrien erabilpenarekin batera joan ohi dena: lan erritmoa azkartzea, azpikontratazioak, prekarizazioa, era guztietako irregulartasunak segurtasun eta ingurugiroko baldintzetan… Bestetik, administrazioen eta erakunde publikoen laguntzak: ikerketa eta berrikuntzarako, lan-indarraren prestakuntzarako…

Armagintzak Europako ekonomian duen pisuaren adierazle nabarmena da FCAS- NGWS programa izatea orain arteko egitasmo industrial handiena. Eta “gure” industriaren inplikazio erabatekoa ondorioztatu dezakegu hemengo hainbat enpresen lidergoa ezbairik gabekoa delako, behintzat espainiar estatu mailan, horrek proiektu osoaren %33 suposatzen duelarik. Horrela, ITP Aero Motorraren protagonista nagusia izango da; SENER, Tecnobit eta GMVrekin batera ardatz teknologikoaz arduratuko da; Airbusek Gerra Hegazkinean lan egingo du (Aernnova izanik estatuko hornitzaile nagusia) eta azkenik Indrak proiektu osoa koordinatzeaz gain, Sentsoreaz eta Sistemen Sistemaz arduratuko da.

Armagintzako proiektu itzelezko honek, tamalez, euskal ikerketa zentro teknologikoetan eta Unibertsitateetan eragin nabarmena izango du. Bereziki SENERen eskutik garatuko den ardatz teknologiko horrek: droneak, urrutiko operadoreak, ez-tripulatutako ibilgailuak… ekoizteko, ikerketa eta informatizazio prozesuak behar beharrezkoak direlako, gero aparatu guzti horiek gerra hegazkinaren operazioetan parte hartzeko.

Aipatutako enpresa horiek, batik bat sektore aeronautiko eta aeroespazialakoek, markatzen ari dira ez bakarrik ikerketa proiektuak, baita ere Eusko Jaurlaritzaren politika industrial orokorra ere Basque Industry 4. 0, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) eta antzeko izen ponposoak dituzten egitasmoen bidez. Horietako bat dugu EIT Manufacturing egitasmoa “Europako industria fabrikazioaren sektorea lehiakorragoa, iraunkorragoa eta produktiboagoa izan dadin” sortutakoa. Euskadin programa hori garatzeko ardura, urtero herritarron poltsikotik ateratako 15 milioi euroko aurrekontuarekin, armagintzako enpresek jaso dute. Ez da zaila irudikatzea, hortaz, egitasmoaren emaitza praktikoak nolakoak izango diren: armen produkzio lehiakorragoa (arma merkeago eta eraginkorragoak, beste enpresa batzuetakoekin alderatuta), produktiboagoa (arma gehiago eta azkarrago ekoiztea) eta, azkenik, iraunkorragoa (gerrak munduan zehar bezala, amaierarik gabekoa).

Enpresa armagile horietxek, gainera, Arantza Tapia bezalako agintarientzat eredugarriak” dira, Aernnova kasu, “arriskatzen direlako eta berrikuntzan inbertitzen jarraitzen dutelako”. Adierazpen horiek, beste behin, argi erakusten digute Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren papera zein den, eta nola betetzen ari diren inongo lotsa izpirik gabe: herritar guztion ongizate bezala saltzen digute kapitalaren logika hutsa, non soil-soilik diru irabaziek duten garrantzia.

Guretzat, ordea, diru publikoa gehi langileen eta naturaren ustiapenetik lortutakoak arriskatzea, balizko irabaziak enpresarien eskuetan bukatuko dutenean, lapurretatik gertuago dago “eredu” izatetik baino. Eta “berrikuntzaz” zer esan, gerra hegazkin eta droneetaz ari garenean? Ez dugu uste giza perspektiba minimoa duen inork defendatzerik duenik arma berriak lortzeko lasterketa ero horretan parte hartzea onuragarria denik, nahiz eta hori justifikatzeko sarritan erabiltzen den argudioa izan armen garapen teknologikoarekin zuzen-zuzenean lotutako ikerketak eta berrikuntzak, egungo esparru produktibo osoaren garapen teknologiko eredua finkatzen duela. Hori hala balitz, argudioari buelta ematea iruditzen zaigu zentzuzkoena: horra hor kapitalaren gizartetik irtetzeko beste arrazoi bat!

BAGAUDIA

ikusi/eskuratu dokumentua PDFn

 

 

Posted in post-ontzia.


2 Responses

Stay in touch with the conversation, subscribe to the RSS feed for comments on this post.

  1. Ovenutt says

    What’s new?.
    Our Specialized Company in Bronx big 5 years, during this period we work only female workers, on Washing windows and facades and Maid service at home. Housemaid ensures cleanliness and order in living room respectively certain . We employ exclusively trained Housekeeping maid , who do Cheap house cleaning services of any complexity and execute it fast and qualitatively. If we are talking about a large housing, our employees provide client required number staff. Our company offers as experienced personnel , but also affordable prices for each customer for Maid service в Beechhurst. For to place an order Green cleaning and Maid service at home advise all of you visit our site in Edgemere. The Remove Window cleaning next to me с Maid service always more pleasant in Stuyvesant Town

    We offer expert professional deep cleaning service for private clients. Utilizing European devices and also accredited tools, we attain maximum results and provide cleaning quickly.

    Our friendly team supplies you to obtain acquainted with desirable regards to teamwork for company clients. We properly approach our tasks, clean making use of expert cleansing products and customized equipment. Our workers are educated, have clinical publications and also are familiar with the nuances of getting rid of complicated and hard-to-remove dirt from surfaces.

  2. reinigungsberater kruse says

    Führen Sie vor der eigentlichen Anwendung einen Reinigungskneten-Test an einer unauffälligen Stelle, um die Lackverträglichkeit zu prüfen. 3.
    Ist bei der Anwendung von Reinigungsknete ein großer Druck notwendig?
    So wird die Karosserie nicht nur schön sauber, sondern glänzt nach der Anwendung perfekt.
    Unser Ziel war von Anfang an ganz klar: Wir wollen mit Ihnen gemeinsam einen Saugroboter mit Wischfunktion finden, der perfekt für Ihre Wohnung geeignet ist und Ihnen jede Menge Arbeit abnimmt.
    Damit sparst du eine Menge an Wasser und Energie. So fordern vor allem einzelne Ökoanbieter wie SE Sauber Energie oder Polarstern als Premium-Öko-Marken entsprechend höhere Preise
    als die Konkurrenz. Vor allem die günstigen Modelle zeigen entweder
    auf Hart- oder Teppichboden Schwächen: Sie scheiterten oft
    daran, Staub aufzusaugen. Für Haushalte mit einem Teppichboden fällt dieses Gerät allerdings von vornherein aus.

    Dazu kommt, dass das Gerät nach dem Wischen nur eine geringe Restfeuchte
    hinterlässt und die Böden somit in weniger als 2 Minuten vollkommen trocken sind. http://www.3dcad.com/__media__/js/netsoltrademark.php?d=forums.soompi.com%2Fprofile%2F1487085-1a-geb%25C3%25A4udereinigung-bremen%2F%3Ftab%3Dfield_core_pfield_11