Errusiako agintarien asmo inperialak irmotasunez salatu behar ditugu. Errusiar armada Ukrainan egiten ari den sarraskia geldiaraztea izan behar du antimilitariston lehentasuna; gerra hau, azken hamarkadetako Europan izan den eraso militar, suntsiketa eta krimen handiena, geldiaraztea.